Albisteak

‘SEGA + KORRIKA’ ERRONKA EKAINAREN 4AN ZESTOAN

Segalariz eta korrikalariz osatutako bi taldek erronka jokatuko dute Zestoako Lizarraitz zelaian ekainaren 4ean (larunbata), 18:00etan hasita. Urko (Zaldibi) eta Egia (Orendain) segalariak eta Garikoitz Tabasco korrikalari zestoarrak osatuko dute talde bat; beste taldea Iban Pardo segalariak eta Jon Alberdi korrikalariak osatuko dute, biak zestoarrak.

Horrelako erronkak herri kirolen munduan apustu baten bueltan izan ohi dira, baina oraingo honetan garbi utzi nahi izan dute erronka hau kirolarien arteko erronka bat dela. Ez da izango apusturik beraz. Segalarien denbora tartea eta korrikalariek egin beharreko saioa oraindik adosteko daude, egun gutxiren buruan adostuko dute modalitate bakoitzean egin beharreko saioa.

Proba ikusteko ez da sarrerarik ordaindu beharko. Antolatzaileek kartelean adierazi dutenez, bertsolariak, trikitilariak, taberna,… izango dira giroa alaitzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide