Albisteak

‘Sukaldea’ liburuaren aurkezpena Lau Iturri elkartean

Hainbat herrialde ezberdinetako 22 errezeta biltzen dituen ‘Sukaldea’ liburuaren aurkezpena egingo dute gaur, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Lau Iturri elkartean. Emausen Besarkadak proiektuaren barruan landu dute liburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lankidetza Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Nikaraguako, Marokoko, Brasilgo, Siriako, Euskal Herriko eta beste hainbat tokitako herritarrek gauzatu dute proiektua Zarautzen, Orion eta Zestoan. Herri bakoitzean herrialde ezberdinetako herritarrak elkarte gastronomikoetan elkartu dira sukaldean aritzea aitzakia hartuta’.Bertan jaki ezberdinak prestatzen jardun dute bere bizipenak elkarbanatuz. Elkarteetan prestatuktako jaki hauekin osatutako liburua da ‘Suakldean’. Saioen amaieran jakiak dastatzeko tartetxoa hartzen zuten proiektuan parte hartu dutenek.