Albisteak

TAO sistema martxan da Zestoan

TAO sistema martxan da Zestoako Gesalaga kalean eta Euskal Herria plazan. Atzo, otsailak 1, jarri zen funtzionamenduan. Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30 eta 16:30-20:00 bitartean izango da martxan TAO sistema. Larunbatetan berriz 9:00-13:00 bitartean. Igandeetan ez TAOrik izango.

Autoa Gesalaga kalean edo Euskal Herria plazan aparkatzean, plazan dagoen TAO makinatik papera eskuratu behar da (papera eskuratu ahal izateko autoko matrikula sartu behar da makinan), eta paper hori kotxearen aurrealdean jarri beharko da (ikusi beheko argazkiak). Behin TAO papera jarrita 90 minutuz autoa aparkatuta izatea doanekoa da. Baina 90 minutu igarota kotxea lekuz aldatu beharko da eta 2 orduz ezin izango da Gesalaga kalean edo Euskal Herria plazan autoa aparkatu. Autoari paperik ez bazaio jartzen edo 90 minutu baino gehiagoz autoa aparkatuta izanez gero, isuna izango du erabiltzaileak. Oraingoz, lehen aldia denez, udaltzaingoak abisua jartzen die autoei, baina abisuak dioen moduan “berriro gertatuz gero, isuna izango duzu”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide