Albisteak

Tritoiena mendi lasterketa irabazi du Jon Alberdik

Joan den larunbatean Arbizun (Nafarroa) jokatutako Tritoiena mendi lasterketa irabazi zuen Jon Alberdik. 74 korrikalarik hartu zuten parte eta guztira, 19.5 kilometro egin zituzten. Lasterketan parte hartu duen lehen aldia izan dela azaldu Alberdik eta emaitzarekin “oso gustura” agertu da. “Hasieratik bigarren postuan joan nintzen eta bigarren kilometrora iritsi ginenean aurrea hartu nuen. Azkenean, bost minutuko aldearekin irabazi nuen” azaldu du.

Argazkia: guaixe.eus