Albisteak

TS-ko langile ohiak izango dira GRI CASTINGS-eko “proiektuaren ardatz”

Gaur goizean TS-ko langile ohiek batzarra egin dute Zestoako Kultur Etxean. Batzarraren ondoren prentsa agerraldia egin dute, eta bertan azaldu dutenez jabe berriekin bilera asko egin dituzte, horren ondorioz “bada lortu genuen nabarmentzeko akordio bat: langile ohiak izango gara GRI CASTINGS-eko proiektuaren ardatz eta lana sartu ahala kontratatuak izango gara”.

“23-25 langile lanean dira dagoeneko eta beste batzuk lanerako zain aurkitzen gara. Ilusioz, gogoz eta gauzak ondo egiteko eta egin izanaren sentsazioak gailentzen gaitu gainera” adierazi dute TS-ko langile ohiek.

Iragana atzean utzi eta denen artean proiektu berriari laguntzeko prest daude TS-ko langile ohiak, “lanpostu berriak eta Urola-Kostako sare industriala sendotzeko asmoarekin”. Prentsa agerraldian adierazi dutenez “Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena oinarri izango duen akordio bat eraikitzeko adostasun batetik abiatzen gara eta badakigu lortzen duguna duina izango dela, baina momentuz ez dugu akordiorik itxi lan baldintzen inguruan, aurrez hitzartutako bermeez haratago. Nahi baino gehiago luzatzen ari da negoziazioa, baina uste dugu borondatea badago ezin duela inolako eragozpenik egon akordio bat lortzeko”.

Hemen duzue gaur goizean TS-ko langile ohiek egin duten batzarreko eta prentsa agerraldiko irudiekin egindako bideoa:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide