Albisteak

‘Tu al norte y yo al sur’ telebista saioko finala jokatuko da larunbat honetan Zestoako plazan

Azken egunetan Zestoako kaleetatik ibili bazarete jakingo duzue ‘Tu al norte y yo al sur’ telebista saioa filmatzen ari direla herrian. Larunbat honetan, abuztuak 27, izango da filmaketaren azken eguna, eta azken egunean lehiaketako finala jokatuko dute Zestoako plazan.

6 andaluziar Zestoara etorri dira eta 6 euskaldun Andaluziako herri batera joan dira ETB2 katean emitituko den saio honetan. Bi talde horietan banatuta, saioan zehar hainbat froga jokatu dituzte parte hartzaileek. Eta larunbatean Zestoan bi taldeetako partaideak batuko dira, andaluziarrak eta euskaldunak, finala jokatzeko.

‘Tu al norte y yo al sur’ saioak 11 atal izango ditu. Udazkenetik aurrera, ETB2 katean, astean behin kapitulu bat emitituko dute. Saioko frogetan hainbat zestoarrek hartu dute parte.

Hona hemen Laranjadin egindako filmaketa bateko irudiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide