Albisteak

Txakurren heziketarako oinarrizko ikastaroa antolatu du Kimu Batek Azpeitian

Txakurren heziketarako oinarrizko ikastaroa antolatu du Kimu Bat enpresak Azpeitian, hilaren 14rako, larunbata, goizeko 10:00etatik 12:30ak aldera. Asier Aranbarri eta IƱaki Manzisidor adituek gidatuko dute saioa. Animaliaren portaera okerrak aztertu eta horiei aurre egiteko neurriak aurkeztuko dituzte erakustaldi praktiko batekin. Ikastaroan parte hartzen dutenek, jokabide egokiak definitzen ikasiko dute, baita txakurrak modu egokian saritzen ere.

Udazkenetik aurrera, animalien heziketari buruzko saio gehiago eskainiko dituzte eta hilaren 14koa sarrerako saioa izango da.

Plazak mugatuak direnez, lekua erreserbatzea beharrezkoa da 943 15 00 85 telefono zenbakira deituta edo kimubat@kimubat.com helbidera mezu bat bidaliz.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide