Albisteak

“Txikitasunian Haundi” asteburua antolatu dute Arroabean

Festa eta aldarrikapenak uztartuko dituen “Txikitasunian Haundi” asteburua antolatu du Arroako Festa Batzordeak. Abenduaren 1 eta 2an hainbat ekintza ezberdin burutuko dituzte. Honakoa da antolatu duten egitaraua:

 

ABENDUAK 1, ostirala

17:00 – 19:00 Barnbantxo umeentzat eta gaztaina irekitzea

  • Ondoren, eskola berriaren prozesuaren azken informazioa eta gaztain erre jana

18:00 Bide gorriaren aldeko kontzentrazioa

ABENDUAK 2, larunbata

9:30 Endoiara mendi irteera

16:00 Mus txapelketa eta umeen krossa. Jarraian, gozo-eltze apurketa

17:30 Ipuin kontaketa

19:00 Triki-poteoa.

  • Iluntzean, afaria Ederki elkartean

Oharrak:

Afariko txartelak Txomin, Lurdes eta Keixan

Mus txapelketarako izen-ematea Txomin tabernan egunean bertan 15:45 arte

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide