Albisteak

Udaleku irekiak antolatu dituzte Sastarrainen ekaineko azken asterako

Sastarrain baserri eskolak ekainaren 25etik 29ra udaleku irekiak antolatu ditu, astelehenetik- ostiralera eta  4 eta 12 urte bitarteko haurrek izango dute bertan izena emateko aukera. Ukuilua, ibilaldiak, ogia egiten ikasi, historiaurrea, jolasak… egingo dituzte bertan begiraleekin. Goizeko 9:00etatik 13:20ra izango da eta autobus zerbitzua izango da herri bertatik. 76 euroko prezioa izango du eta deskontu bereziak izango dira anai-arrebentzat. Izena ematea maiatzaren 18an irekiko da. Informazio gehiagorako 943 148 115 telefonora deitu edo sastarrain@sastarrain.com helbidera idatzi




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide