Albisteak

Udaleku irekien guraso bilerak egingo dituzte gaur Aizarnan eta Arroabean

Datorren hilaren 25ean hasiko dira aurtengo Udaleku irekiak. Honen inguruko azalpenak emateko bilera irekia egingo dute gaur, asteazkena, Aizarnan (17:30ean) eta Arroabean (19:00etan). Auzoko Kultur Etxeetan egingo dituzte bilerak eta ordu erdiko iraupena izango dute. Guztira Aizarnako 8 eta Arroabeko 17 haurrek hartuko dute parte udalekuetan.