Albisteak

Udaleku itxietan izena emateko epea zabaldu dute

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatutako Udaleku Itxien izen ematea zabaldu dute. Gaztelekuan edo www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak orrialdean eman daiteke izena martxoaren 24a bitartean. Zazpi eta hamahiru urte bitarteko haurrei zuzendutako deialdia da eta  Zuhatza, Zarautz, Barria, Lapurreketa, Gorliz edota La Arboleda bezalako lekuetan aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko aukera paregabea dute.

Hautaketa zozketa bidez egingo da. Apirilaren 8 eta 9an erreklamazioak egin ahal izateko, zozketarako onartutakoen izenak argitaratuko dituzte eta plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 15etik 22ra egin beharko dute.

Informazio gehiago 688 684 029 telefono zenbakian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide