Albisteak

Umeen eguneko bazkarirako txartelak erosteko aukera izango da datozen egunetan

Irailaren 9an, igandea, ospatuko da Amabirjin jaietako Umeen Eguna. Azken urteetan egin den moduan, aurten ere bazkaria egingo dute. Kiroldegiko aterpean izango da, eguerdiko 14:00etan. Jatekoari dagokionez, bi aukera izango dira:

  • Antolatzaileek jarritako menua jatea: Paella, oilaskoa eta postrea. Txartelak: HH 5 euro, LH 9 euro eta DBH/Helduak 11 euro.
  • Norberak ekarritako bazkaria jatea. Doako tiketa hartu beharko da derrigorrez, tokia gorde ahal izateko.

Bazkarirako txartelak honako egun hauetan eskuratu ahal izango dira Udaletxe azpian:

  • Abuztuak 31, ostirala: 19:00 – 21:00
  • Irailak 1, larunbata: 12:00 – 14:00 / 17:00 – 19:00
  • Irailak 2, igandea: 12:00 – 14:00