Albisteak

Umeen eguneko bazkarirako txartelak salgai jarriko dira datozen egunetan

Irailaren 10ean, igandea, ospatuko da Zestoako Amabirjin jaietako Umeen Eguna. Bazkaria Laranjadi inguruan edo Kiroldegiko aterpean izango da 14:00etan. Jatekoari dagokionez, bi aukera izango dira aurten:

  • Antolatzaileek jarritako menua jatea: Makarroiak, albondigak eta ijito besoa. Txartelak: HH 5 euro, LH 9 euro eta DBH/Helduak 11 euro.
  • Norberak ekarritako bazkaria jatea. Doako tiketa hartu beharko da derrigorrez, tokia gorde ahal izateko.

Bazkarirako txartelak honako egun hauetan eskuratu ahal izango dira Udaletxe azpian:

  • Irailak 1, ostirala: 19:00 – 21:00
  • Irailak 2, larunbata: 12:00 – 14:00 / 19:00 – 21:00
  • Irailak 3, igandea: 12:00 – 14:00



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide