Albisteak

Urkome sairetako hautagaiak argitaratu dira eta bozketa fasea ireki da

5. Urkome Sarietan izena eman duten proiektuen artean 8 hautagaitza hautatu dira azken faserako. Herritarren bozketa bidez erabakiko da zein proiektu sarituko diren. Honako hauek dira aurrera egin duten proiektuak:

  • LA OVEJA LATXA
  • TOKIKO BASALANDAREEKIN EGINDAKO ARTISAU-PRODUKTUAK ETA FORMAZIOA/ESPERIENTZIAK
  • HAZIAK LAU HAIZETARA ZABALTZEN
  • TIDORE
  • DENDA EREDU BERRI BAT
  • RED DE PRODUCTORES LOCALES PARA LA COMERCIALIZACION DIRECTA DE SEMILLA ECOLĂ“GICA
  • SANAZIO NATURAL OSOA ETA GARAPENA, OREKA NUTRIZIONAL ZIENTZIAREN ESKUTIK.
  • ELIKADURA BURUJABETZA

Urkome.eus webgunean eman daiteke bozka azaroaren 29ra arte. Parte-hartzaile guztien artean, Urola Kostako produktu sorta eder bat zozketatuko da. Sari banaketa,azaroaren 30ean, San Andres egunean, Azkoitiko Udal Pleno Aretoan egingo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide