Albisteak

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako saioa jokatuko dute igandean Iraetan

Eusko Label Sariaren baitan Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa jokatuko dute igandean Iraetan. Txapelketako laugarren saioa izango da.  Eneko Otaño beizamarraren eta Juan Jose Azpilikueta lezaundarra ariko dira lehian Aitzol Atutxa Atutxa II.a dimarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarraren aurka.

Zazpi bikote ari dira txapelketan parte hartzen. Lortutako puntuazioaren arabera, hiru aizkolari bikote sailkatuko dira martxoaren 4an Azpeitian jokatuko den finalerako.

 

Argazkia; Urola Kostako Hitza

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide