Albisteak

Urtero legez, sua izango da protagonista San Joan bezperan

Urteko gaurik luzeena iristear da. Aurten, larunbatez ospatuko da San Joan bezpera. Ohiturari eutsiz, baserri atarietan sua piztuko dute. Endoian, suarekin batera, sardina jana egingo dute. Aizarnan, Aranburu atarian piztuko dute sua eta Arroabean, batukadako taldeak girotuko du gaua. Zestoan, trikiti taldekoek kaleak girotuko dituzte arratsaldeko 19:30ak inguruan hasita. Ondoren, batukada taldekoek euren erritmoekin kaleak alaitzen jarraituko dute. Itxaropena dantza taldeko kideak berriz, suaren inguruan dantzan arituko dira Idiakaitz txistulari taldearen musikak lagunduta.

Ekitaldi guztiak 22:00ak 22:30an inguruan hasiko dira, iluntzen duenean.