VII. Gaztetxoen Banakako txapelketako finalak erabakita

Larunbatean, apirilak 29, jokatu ziren VII. Gaztetxoen Banakako eskuzko pilota txapelketako finalerdiak eta datorren asteartean, maiatzak 2, arratsaldeko 17:30ean jokatuko diren finalak honela gelditu dira:

KIMUAK
Neskak: Maialen Alberdi – Amane Regil
Mutilak: Aritz Alonso – Aiert Uria

HAURRAK
Neskak: Julene Arzalluz – Iraia Korta
Mutilak: Aritz Anduaga – Ioritz Agirre

KOZKORTUAK LAUTERDIAN
(txapelketatik kanpo)
Xabat Sasiain – Oier Alonso

OHARRA: finalak hasi aurretik umeen orduerdiko pilota topaketa egingo da




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide