Albisteak

Voltaia eta Fetitxe taldeen kontzertuak larunbatean Gaztetxean

Voltaia eta Fetitxe taldeek kontzertuak eskainiko dituzte datorren larunbatean, hilak 10 Gaztetxean 22:30ean hasita. Pasa den otsailean kaleratu zuen Voltaia hirukote zumaiarrak Erortzen izeneko azken lana. Stoner-rock musika estiloan dihardute eta Euskal Herriko hainbat txokotan izango dira euren disko berria aurkezten. Azken lan hau Zestoako Gaztain Estudioetan grabatu dute eta Eñaut Gaztañaga soinu teknikari eta ekoizle zestoarra arduratu da grabaketaz.

Arrigorriagatik datorren Fetitxe boskotea ere Gaztetxeko oholtza gainera igoko da rock musika eskainiz. 2016ko apirilean argitaratu zuten Distantziaren artean azken diskoa.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide