Albisteak

Xabin Etxaide omendu dute Monbarreko Sarraskiaren XXXIII. urteurrenean

Pasa den hilaren 25ean 33 urte bete ziren GALeko bi kidek Xabin Etxaide zestoarra, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena Baionako Monbar hotelean tiroz hil zituztenetik.

Urtero legez, Etxaide omendu dute gaur goizean Zestoan. Goizeko 09:00etan, eguraldia lagun, Ertxinera ibilaldia egin dute hainbat lagunek. Ondoren, eguerdiko 13:00ean, kalejira egin da, estazio zaharrean Etxaideren omenez dagoen monolitora. Han egindako ekitaldian, bertsoak, txapalaparta, txistulariak eta dantzariak izan dira. Ekitaldiaren amaieran, ekimenaren bultzatzaileek idatzi bat irakurri dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide