Albisteak

XXVII. Patxaloren omenezko Mus Txapelketa eta danborradako entseguak Ipintza elkartean

XXVII. Patxaloren omenezko Mus Txapelketa jokatuko da datorren hilaren 20an, ostirala, iluntzeko 22:30ean Ipintza elkartean. Parte hartzeko elkartean bertan eman beharko da izena txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago. Izen-ematea doan izango da. Sariak: 1. saria: txapelak eta kopak, 2. saria: bi lagunentzako afaria, 3 eta 4. sariak ardo botilak.

Bestalde, Santa Kutz jaiak gerturatzen ari direla eta honako egunetan izango dira danborradako entseguak: apirilak 23, 24 eta 25ean, arratsaldeko 20:15ean. Afarirako zein danborradan jotzeko izen-ematea irekita dago bazkideentzat elkartean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide