Albisteak

XXVIII. Gipuzkoako Itzulia Zestoan hasiko da ostiral honetan

Zestoan hasiko da gazteen mailako txirrindularien XXVIII. Gipuzkoako Itzulia ostiral honetan (ekainak 23). Zestoan itzuliaren prologoa jokatuko da: Zestoako Foruen plazan hasi eta amaituko da, eta 2,7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute kirolariek. 17:00etan aurkeztuko dituzte taldeak, eta 17:45ean abiatuko dira lehen txirrindulariak. Zestoako Gurutzeaga Tx klubak antolatu du etapa hori, eta sustatzaileek azaldu dutenez, “zailtasun handirik” ez du ibilbideak.

Beheko argazkian ikus dezakezue atzo Zestoako Bainuetxean emandako prentsaurrekoko argazkia.

Urola Kostako Hitzaren webgunean duzue XXVIII. Gipuzkoako Itzuliaren inguruko informazaio gehiago.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide