Albisteak

XXXIII. Ondarbasoko igoera jokatuko da larunbatean

XXXIII. Ondarbasoko igoera jokatuko da larunbatean, hilak 1, Zestoako Guretzeaga Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Proba, arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta ohiko 3.2 kilometroko ibilbidea izango du, Erdikaletik hasi eta Ondarbasoraino. Aurtengo edizioa berezia izango da, Juan Karlos Iraolagoitia “Otxaka” txirrindulariaren omenez egingo baitute.

Proban parte hartu nahi dutenek,  Koiote eta Uztapide tabernetan eman beharko dute izena abuztuaren 29a baino lehen. Federatuta ez daudenek, nortasun agiriaren fotokopia eraman beharko dute.

Ikusi pasa den urteko edizioko argazkiak hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide