Albisteak

Z U L O film laburraren emanaldia atzo Kultur Etxean

Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolak zuzendutako Z U L O laburmetrailaren emanaldia izan zen atzo, ostirala, Kultur Etxean. Mikel Ibarguren eta Erika Olaizolak antzeztutako ikus-entzunezko piezak lau sari jaso ditu 2017 amaieran estreinatu zenetik. Bi aktoreekin solasaldi txikia egiteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Proiektuaren ideiaren jatorriaz, prozesu guztian izandako zailtasunez edota aurrera begira dituzten asmoez jardun zuten.

Hemen ikus dezakezue ZULO filmeko zuzendari eta protagonistei egin genien elkarrizketa.