Zahagi-dantza dela eta

Joan den astean iazko ikasle bat matrikulatzera hurbildu zen eta uztaileko Danbolinen Amaiur Aristik idatzitako artikulua interes handiarekin irakurri zuela aipatu zigun. Baina bazela zer zen ez zekien hitz bat: ‘zahagia’ bera. Kalean bizpahiru pertsonari galdetu eta ez omen ziren erantzuteko gai izan; laugarren batek gaztelerako itzulpena eman zion arte: ‘pellejo’ (hiztegiaren arabera ‘odre’).

Marka da gero! Euskaltzale eta euskal folklorezalea izanda, betidanik ikusi izan ditut zahagi-dantzaren argazki eta bideoak, horrela gure tradizioa ezagutzen dugulakoan, baina ni ere sekula ez nintzen jarri zahagia zehazki zer ote zen pentsatzen. Gauza bera gertatuko zaie, agian, beste batzuei buruhandien maskuriarekin edota satoarekin. Zoritxarrez, dena eginda eman diguten belaunaldikoak garelako.

Uste dut nire adinekook ezin dugula imajinatu ere egin zer nolako probetxua atera behar izaten zioten gure arbasoek euren animaliei; nola asmatu eta sortu behar izan zituzten halako edukiontziak, ardoa, olioa edo beste edozein likido preziatu garraiatzeko.

Uxoa Arruti

Iruzkin bat

  1. Uxoa 2017-09-13 at 12:06 pm

    Zuzenketa polit bat egin didate!
    ‘Satoa’ gaizki idatzi nuen, ‘zahatoa’ idazten da eta, gainera, ortografia akatsa baino gehiago da; ‘zahatoa’ zahagi txikia baita, ‘neska’ eta ‘neskatoa’ esaten ditugun bezala.

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.