Zalakain abenturazalea Zestoatik pasa zen

Asteburuan Juan Antonio Urbeltzen Argia dantza taldearen Martin Zalakain ikuskizuna ikusten izan naiz Victoria Eugenia antzokian. Historian hobeto sartzeko edo, Martin hobeto ezagutu nahian Pio Barojaren Zalakain abenturazalea nobela irakurrita joan naiz.

Eta hara, Zalakain Zestoatik pasa zen bere abenturetako batean:

Iraetako bentan afaltzen gelditu ziren. (...) Iraetatik Zestorako bidea bi mendien artetik pasatzen da eta fondoan ibaia dago. Paisaia, batez ere gauean, tristea eta siniestroa da. (...) Horrela, kotxea aurretik zutela Martin eta Bautista Zestoara igo ziren. Iristean, kotxeak bira azkar bat eman eta fardo bat lurrera bota zuen. Kontrabandista bat da! esan zuen Martinek. Halaxe zen, berarekin hitz egin zuten eta aitortu zien, bere atzetik zebiltzala ikusita, tiro egitekoan ere egon zela. Hirurak lagun eginda ostatura joan ziren eta Martin kale nagusiko gozogile karlistarengana joan zen. Blasen ostatuan egin zuten lo eta hurrengo egunean bidea jarraitu zuten