Albisteak

Zestoa Autoeskolak “jasaten ari den erasoen aurrean” oharra kaleratu du

Azkenaldian Zestoa autoeskola jasaten ari den erasoen aurrean, Naiara Mendizabal Balenziagak, Zestoa autoeskolaren jabeak, ondorengoa argitu eta adierazi nahi die zestoarrei:

  • Autoeskola hau Josetxo Mendizabal Irigoienek, gaur egun Zestoako alkatea denak, sortu zuen, baina uda hasieran utzi zuen negozioa erabat nire esku eta ordutik ez dauka inolako zerikusirik edo loturarik autoeskola honekin, ez dauka inolako lan-harremanik.
  • Josetxo Mendizabal Irigoienek bere garaian (autoeskola berea zenean) egin zuenaren edo egin ez zuenaren erantzule bera baino ezin da izan, inola ere ez harrezkero lanean ari garenak.
  • Uda hasieratik aurrera, neu naiz autoeskola horren jabea eta erantzulea, eta asmorik onenarekin eta ilusioz ari naiz lanean Zestoan, zestoarrei ahalik eta zerbitzurik onena eta kalitatezkoena emateko.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide