Albisteak

Zestoako 39. Herri Krosa jokatuko da datorren igandean

Zestoako Atletismo Taldeak antolatutako Zestoako 39. Herri Krosa jokatuko da datorren igandean (martxoaren 19an). Nagusien lasterketei dagokienez, bi lasterketa izango dira aukeran, bira batekoa (2.770m) edo hiru birakoa (8.630m). Ibilbide motzean 2002. urtean edo lehenago jaiotakoek hartu dezakete parte, eta ibilbide luzean 2001. urtean edo lehenago jaiotakoek.

Lasterketa nagusietan parte hartzeko epea zabalik dago. Izen ematea Zestoako Kiroldegian edo herrikrosa.eus webgunean egin daiteke. Lasterketarako izena aurrez emanez gero 5 euroko prezioa izango du, eta egunean bertan 10 euroko prezioa izango du (kadeteak doan).

Lehen 5 sailkatuentzat eta lehen herritarrentzat sariak izango dira. Eta horretaz gain, lasterkari guztientzat oparia eta hamaiketakoa izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Dortsalak egunean bertan banatuko dira, Udaletxe azpian.

GAZTETXOEN LASTERKETAK (Herrikoek hartu dezakete parte)

  • 10:00 eskolaurreko neska-mutilak /Gurutzetik plazara/ 150m.
  • 10:05 2009-2010 urteetako neska-mutilak / A bira / 300 m.

GUZTIENTZAKO LASTERKETAK

  • 10:15 benjamin neskak (2007-2008) / B bira / 600 m.
    benjamin mutilak (2007-2008) / B bira / 600 m.
  • 10:30 alebin neskak (2005-2006) / B2 / 1.350 m.
    alebin mutilak (2005-2006) / B2 / 1.350 m.
  • 10:45 infantil neskak (2003-2004) / A1-B2 / 1.800 m.
    infantil mutilak (2003-2004) / B3 / 2.250 m

Hemen dituzue lasterketako kartela eta ibilbidea:

                 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide