Albisteak

Zestoako 40. Herri Krosa jokatuko da hilaren 18an

Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako Zestoako Herri Krosaren 40. edizioa izango da aurtengoa. Martxoaren 18an, igandea, jokatuko da eta izena emateko epeak irekita jarraitzen du hilaren 16ra arte herrikrosa.eus webgunean. Haurrentzako probak goizeko 10:00etik aurrera izango dira, helduenak berriz, 11:30ean.

Edizio borobila izangoa aurtengoa eta Zestoako Atletismo Taldeko kideek Iñaki Irureta Triku, Jexux Goikoetxea Fati eta Jexux Izeta Koiote zena omenduko dituzte. Hiru herritarrak izan ziren hain zuzen ere Zestoako lasterketa herrikoia martxan jarri zutenak.

 

GAZTETXOEN LASTERKETAK (Herrikoek hartu dezakete parte)

  • 10:00 eskolaurreko neska-mutilak /Gurutzetik plazara/ 150m.
  • 10:05 2010-2011 urteetako neska-mutilak / A bira / 300 m.

GUZTIENTZAKO LASTERKETAK

  • 10:15 benjamin neskak (2008-2009) / B bira / 600 m.
    benjamin mutilak (2008-2009) / B bira / 600 m.
  • 10:30 alebin neskak (2006-2007) / B2 / 1.350 m.
    alebin mutilak (2006-2007) / B2 / 1.350 m.
  • 10:45 infantil neskak (2004-2005) / A1-B2 / 1.800 m.
    infantil mutilak (2004-2005) / B3 / 2.250 m.
NAGUSIEN LASTERKETAK
  • BIRA 1 (2.770m): 2003 eta aurrekoak
  •  BIRA 2 (8.630m): 2002 eta aurrekoak.

 

Hemen dituzue lasterketako kartela eta ibilbidea:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide