Albisteak

Zestoako EH Bilduk Udal Gobernuaren aldetik jaso duen eskaintza “azaldu, eztabaidatu eta erabakitzeko” Herri Batzarra egingo du

Larunbat honetan, martxoaren 5ean, Herri Batzarra egingo du Zestoako EH Bilduk, 11.00etan hasita Kultur Etxean. Bertan, Udal Gobernuaren aldetik jasotako eskaintza azaldu, eztabaidatu eta haren inguruko erabakia hartuko dute.

Koalizioak prentsari argitu digunez “larunbateko batzarraren ostean aipatu eskaintzaren nondik-norako guztien” berri emango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide