Albisteak

Zestoako ikasleak Urola Ikastolara joateko autobus zerbitzu guztiak mantenduko dituela adierazi du Hezkuntza Sailak

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, Azpeitiko Urola ikastolara Zestoatik joan-etorria egiteko eguerdiko autobus zerbitzua mantendu egingo dute. “Gurasoek eta eskaeraren sinatzaileek eskatzen duten bezala, datozen kurtsoetarako, Zestoatik Azpeitira ikasleak bazkaltzera eramaten dituen garraio zerbitzuak bere horretan jarraituko duela aurreikusten dugu. Dirudienez, gaizki ulertua izan da tartean. Beraz, eskaera onartuta dagoela adierazi nahi dugu” adierazi du jaurlaritzak.

Gaur egungo baldintzak babesteko, sinadura bilketa jarri zuten martxan jarri zuten gurasoek, “Eskola garraioan murrizketarik ez!” lemapean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide