Albisteak

Zestoako IX. Slaloma – Emaitzak eta argazkiak

Pasa den larunbat goizean (abuztuak 27) Zestoako IX. Slaloma jokatu zen. 23 gidarik hartu zuten Euskal Herriko Txapelketarako baliagarria zen proban. Goizeko 11:00etan hasita hiru txanda egin zituzten gidari guztiek, lehena beroketa moduan eta ondorengo biak txapelketarako baliagarriak.

Amaieran honakoa izan zen podiuma:

  1.  Raúl Pérez – Speedcar II
  2. Julen Etxeberria – Carcross
  3. Oscar Revilla – Opel Corsa

Hemen dituzue probako argazki batzuk:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide