Agenda

Zestoako Jaiak 2017

IRAILAK 10, IGANDEA

  • 9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
  • 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
  • 11:00. Haurren udalbatzarra.
  • Ondoren, Erdikalean hasita, Haurren Udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Idiakaitz Txistulari Taldeak lagunduta.
  • 12:00. Umeek “txupinazoa” botako dute udaletxetik.
  • 12:00. Meza Nagusia.
  • 12:45: Nafar ikurrari gorazarrea, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
  • 13:30. Lopeneren zezen bolaztatuak eta poniak, ume eta gaztetxoentzat, dultzaineroek alaituta.
  • 14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria.
  • 17:00. Zumba Txiki, kultur etxe aurrean.
  • 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
  • 18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Christian Canano. Ordezkoa: Ortegita. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
  • 18:30. Apar festa, frontoian.
  • Ondoren, Banda Erdikalean.
  • Gero, garai batean festa amaieran dantzatzen zen zahagi-dantza berreskuratuko dute Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta Zestuko Trikitixa elkarteak.
  • 21:00. Suakai elektriko, Laranjadi plazan. Biolin eta biolontxelo elektrikoak eta batukada uztartuta, edozein txokotan entzun daitezkeen kanta ezagunenak bertsionatuz. Adin guztietarako egokia den errepertorio anitza, erritmoa eta sorpresa ugari festei amaiera dibertigarria emateko.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide