Albisteak

Zestoako jubilatu asteko egitaraua

Zestoako Gurutze pentsiodun eta jubilatuen elkarteak egitarau zabala antolatu du azaroak 27 eta abenduak 3ra bitartean ospatuko duten Jubilatu Astearen baitan. Honakoa izango da egitaraua:

AZAROAK 27 Astelehena,  bingo saioa sari bereziekin.

AZAROAK 28 Asteartea, “puntto” eta “eskoba” txapelketak Gisasola egoitzan arratsaldeko 17:00etan.

AZAROAK 30 Osteguna, Mus eta seiko urrea txapelketak San Juan egoitzan arratsaldeko 17:00etan.

ABENDUAK 1 Ostirala, tortilla pintxoak eta gaztaina erreak dastagai jubilatuen elkartean arratsaldeko 18:00etan.

ABENDUAK 2 Larunbata, “Bide osasuntsua” ibilaldia. Irteera kiroldegiko aterpean goizeko 10.00etan, ondoren, pintxo dastaketa toki berean.

ABENDUAK3 Igandea, ohiko elkarte bazkaria Bainuetxean. Lehenik eguerdiko 12:00tan hilberriak direnen aldeko meza ospatuko da.

 

OHARRAK:

  • Asteleheneko saioa ohiko orduan hasiko da.
  • Astearte eta ostegunekoak arratsaldeko 5etan izango dira, ostiralekoa 6etan.
  • Izen emateko epea saioa hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide