Zestoako Mintzalagun programaren izen-emate kanpaina martxan da

Ostiralean aurkeztu genuen egitasmoa, eta hogei lagun inguru elkartu ginen Gurutze Jubilatu elkartean. Egitasmoa azaldu, eta Barry Manley irlandar euskaldunaren bakarrizketa entzun genuen bertaratu ginenok.

Behin egitasmoa aurkeztuta, izen-emate kanpaina jarriko dugu martxan, egitasmoak arrakasta izan dezan beharrezkoa delako jendearen parte-hartzea.

Zure euskara maila hobetu nahi baduzu, euskara maila hobetzea nahi duenari lagundu nahi badiozu, edo besterik gabe, astean ordu betez talde txikian euskaraz hitz egiteko gogoa baldin badaukazu, eman izena!

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren guztiei, eta animatu, bertaratu zirenak eta ez zirenak egitasmoan parte hartzera.

Izena emateko:

– Deitu Euskaltegiko telefonora: 670420048

– Idatzi Euskaltegiko e-postara: zestoa@aek.eus

– Internet bidez, zuzenean: esteka

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.