Albisteak

Zestoako Pilota Elkarteak plangintza berriaz informatzeko bilera irekia deitu du datorren astearterako

Zestoako Pilota Elkarteak batzar irekia deitu du datorren hilaren 4rako, asteartea. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Kultur Etxean. Elkarteak 10 urte bete ditu eta bertako kideek barne antolaketan aldaketak egiten nahi dituzte eta bide batez, herriko pilota jarduera egungo garaietara egokitu. Elkarteak, datozen 10 urteetarako plangintza berria martxan jarriko du eta horretarako, herriko pilotazale, guraso eta pilotariekin iritziak elkarbanatzeko hitzordua jarri du hilaren 4an.

“Elkartearen helburu nagusia Zestoan pilota zaletasuna sustatu eta umeei pilotan jokatzen ikasteko aukera ematea izan da” azaldu dute kideek. Azken hamarkadan, txapelketa ofizialetan Zestoak ordezkaritza izatea lortu badu ere, elkarteko kideen arabera, entrenamendu guztien jarraipena egiterako orduan hutsuneak sortu dira. “Aurrerantzean, besteak beste, begirale edo entrenatzaile figura indartzeko neurriak hartu nahi dira” adierazi dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide