Albisteak

Zestoako Rock Astearen baitan antolatutako argazki erakusketa bihartik aurrera ikusgai Udaleko areto nagusian

Bihar, osteguna, irekiko ditu ateak Zestoako Rock Astearen baitan antolatutako argazki erakusketak. Bihartik hasi eta irailaren 6ra bitartean egongo da zabalik erakusketa, Udaletxeko areto nagusian. Herriko 13 taldek hartuko dute parte eta talde bakoitzak musikan egindako ibilbidea erakutsiko du argazki bidez. Bihar arratsaldeko 19:00etan izango da irekiera eta egunero izango da bertaratzeko aukera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Larunbata eta igandean berriz, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide