Albisteak

Zestoako San Juan Fundazioak “urrezko bikain” saria irabazi du

Zestoako San Juan Fundazioak URREZKO BIKAIN saria irabazi du. Bikain saria Euskararen Kalitate Ziurtagiria da, ziurtagiri ofizial eta publikoa, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena.

Ziurtagiri honek euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu hiru mailatan: Oinarrizkoa, Zilarra eta Urrea, eta goi mailako aitorpena, BIKAIN URREA da sanjuandarrek eskuratu dutena.

Sari berri honi duela gutxi jasotako Zilarrezko A – Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria gehitu behar zaio. Beraz, San Juan Fundazioarentzat 2015a urte borobila izan da.

San Juan familia 43 langile, 50 erabiltzaile eta beraien senideez osatua dago, eta lorpen hauek guztien lanaren emaitza dira. Urte berriari gogotsu ekingo diote fundazioko kideek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide