Albisteak

Zestoako Udal Gobernuak bat egin du azaroak 25eko elkarretaratzearekin

Zestoako Udal Gobernuak bat egin du Zestoako Txoko Feministak egindako deialdiarekin. Honako ohar hau bidali dute komunikabideetara:

Azaroak 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, betaurreko moreak janzteko unea da. Hots, emakume guztiek egunero jasaten dituzten indarkeria mota guztiak inoiz baino ozenago eta elkartuago salatzeko eguna. Biktima izan diren, gaur egun diren eta etorkizunean izango direnei indarra emanez eta elkartasuna adieraziz, Zestoako Udalak bat egiten du Zestoako Txoko Feministak larunbatean 12:30 plazan gauzatuko duen elkarteratzearekin. Era berean, laister abian jarriko da autodefentsa tailer bat herrian bertan. Azkenik, ez dezagun ahaztu: Ez beti da EZ!

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.