Albisteak

ZESTOAKO VI. GAZTETXOEN ESKU PILOTA TXAPELKETAKO FINALETAKO EMAITZAK

Atzo jokatu ziren Zestoako VI. Gaztetxoen Esku Pilota Txapelketako finalak. Txapelketa hiru mailatan banatuta jokatu da: Kimuak, Kozkortuak eta Gaztetxoak. Zestoako Pilota Taldekoek txapelketa antolatzen jarraitzeko asmoa dute, eta datorren abuztuan zazpigarren aldiz jarraian gaztetxoen esku pilota txapelketa antolatuko dute.

Atzoko jaialdian lau partida jokatu ziren guztira, hemen dituzue emaitzak:

 

Lagunartekoa haurrak
URIA – ALONSO 18
ALBERDI – LIZARRALDE 5
Finala kimuak
ANDUAGA – SASIAIN 18
ERRASTI – ARRIZABALAGA 13
Finala kozkortuak
AIMAR EGIGUREN 18
IKER EGIGUREN 8
Finala gaztetxoak
ODRIOZOLA – ALBERDI 18
MUTIOZABAL – UNANUE 6




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide