Albisteak

Zestoako XVIII. Ibilaldi Neurtua antolatu du Agiro Mendi Klubak

Agiro Mendi Klubak ibilaldi neurtua antolatu du datorren ekainaren 17rako. Bi ibilbide egongo dira bata luzea, 32 kilometro izango dituena eta bestea motza, 20 kilometrokoa.

Ibilbide luzea: Zestoa – Goltzibar – Intziola – Aitz Bakar – Lasao – Arauntza Sañu – Etumeta – Santa Engrazi – San Pelaio – Ertxeneko lepoa – Zestoa

Ibilbide motza: Zestoa – Lasao – Arauntza Saña – Etumeta – Santa Engrazi – Aizarna – Zestoa

Ibilaldi luzean parte hartuko dutenak Zestoatik abiatuko dira goizeko 07:00etan. Ibilbide motzekoak aldiz, ordubete beranduago, 08:00etan. Mendizaleek txartel bat izango dute eta ibilbidean ezarritako puntu ezberdinetan erakutsi beharko dute. Parte hartzaileek dutxen zerbitzua izango dute. eskuragai kiroldegian eta bakoitzak elastiko bat eskuratuko du.

Ibilaldian parte hartzeko izena eman daiteke ekainaren 14ra bitartean, herrikrosa.eus helbidean, 10 eurotan. Egun bertan ere izena emateko aukera izango da, 15 eurotan.

Informazio gehiagorako deitu 665-75 69 52 edo 610-68 37 23 telefonoetara.

Joan den urteko ibilaldi neurtuko argazkiak hemen ikusgai.