Albisteak

Zestoan jokatuko da Eskolarteko Bat-bateko Bertso Txapelketako lehen saioa

Zestoan jokatuko da Eskolarteko Bat-bateko Bertso Txapelketako lehen saioa hilaren 16an, ostirala. Afaria izango da Lau Iturri elkartean iluntzeko 20:30ak inguruan eta ondoren hasiko da bertso saioa. Iker Ormazabal Ojeda, Malen Elizasu Manterola, Oihana Labiano Sorazu, Bittor Zubiagirre Anduaga, Maide Garmendia Jauregi eta Imanol Albizu  Gurrutxaga arituko dira bertsotan.

Zortzi saio jokatuko dira martxoaren 16 arte Gipuzkoan zehar eta horietatik hiru eskualdean egingo dira. Zestoan otsailaren 16an,  Orion martxoaren 2an eta Azpeitian martxoaren 15ean. Finala ekainaren 9an jokatuko da Saran (Lapurdi).