Albisteak

ZESTOARRAK AMSTERDAMEKO MARATOIAN

Atzo Amsterdameko (Herbehereak) maratoia izan zen, eta bertako milaka parte-hartzaileen artean zestoarrak ere izan ziren. Dani Mayok, Mikel Alkortak, Mikel Jauregik, Gorka Errezilek eta Garikoitz Tabascok hartu zuten parte maratoi horretan.

 

Hauek dira egin zituzten denborak:

  • Garikoitz Tabasco 2h 46m 51s
  • Dani Mayo 3h 05m 07s
  • Mikel Jauregi 3h 11m 40s
  • Mikel Alkorta 3h 13m 25s
  • Gorka Errezil 3h 37m 23s

Zorionak boskoteari!

amsterdam




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide