Albisteak

Zestoarrak Marea Urdinean igerian

Atzo eguerdian iritsi zen Marea Urdina Itzurungo hondartzara. Saturrarango hondartzatik abiatuta iritsi ziren Zumaiara eta han, 70 bat igerilari inguru batu zitzaizkien, horien artean, Gaizka Kordati, Aitor Etxeberria, Dani Mayo eta Mikel Jauregi zestoarrak. Itzurundik Santiagoko hondartzaraino egin zuten igeri zestoarrek, 2 kilometro eta erdi inguru.

Marea Urdina, autismoa duten haurren aldeko ekimena izan da eta bi etapatan, Mutrikutik Hondarribira igeri egitea izan du erronka.Larunbatean, Saturraranen (Mutriku) eta Orio arteko bidea egin zuten, guztira, 27 kilometro. Igandean aldiz, Oriotik irten eta Hondarribira heldu ziren 36 kilometrotako zeharkaldia eginez.

 

Argazkia: baleike.eus