Albisteak

Zestoatik Donostiarako autobusen ibilbidea ez da aldatuko oraingoz

Urtarrilaren 16tik aurrera ibilbide eta ordutegi berriak aurreikusi zituen Lurralde Busek Zestoatik Donostiarako ibilbidea egiten duen “UK01” zerbitzuan. Baina oraingoz ordutegi eta ibilbide aldaketa guztiak atzeratu egin dira.

Izan ere, Donostiako autobus estazio berria inauguratu behar zuten gaur, baina azken orduan suhiltzaileek egindako froga batzuen ondoren, estazio berriaren inaugurazioa atzeratu degin dute. Oraindik ez dute argitu noiz izango den autobus estazioaren inaugurazioa.

UK01 zerbitzuaren ordutegi eta ibilbide aldaketak iragarri zirenetik kexa ugari izan dira, ibilbide berriak ez baitu aurreikusten Amara Plazako geltokian geldialdia egiterik. Kexa horrekin firma bilketa bat ere habiatu da Change.org webgunean.

Lurralde Busen webguneko esteka honetan duzue ordutegi eta ibilbide aldaketaren gaineko informazio guztia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide