Albisteak

Zirkuaz gozatzeko aukera ostiralean Argizulon

Zirku emanaldia eskainiko dute datorren ostiralean, hilak 10, Argizulo barnetegian (tren geltoki zaharra). Antolatzaileen arabera “familia guztiarentzat” zuzendutako ikuskizuna izango da eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Lehenagotik ere izango da zer egin Argizulon. Arratsaldeko 17:00etan tailer ezberdinez gozatzeko aukera egongo da. Sarrera doakoa izango da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide