Albisteak

Zubimusu eta Idiazpi arteko igogailuko lanak abuzturako amaitzea aurreikusten da

Igogailuak hartu behar zuen altuera maximoa hartu du. Igogailutik kalera datorren pasarelari eutsiko dioten hiru zutabeak egitea falta da orain eta ekaina bukaeran pasarela jartzen hastea aurreikusten da. Azkenik, igogailua bera instalatu beharko da. Izarraitz aldera kristalezko horma izango du igogailuak eta hori ere jartzeko dago oraindik. Liburutegia dagoen Alonderoneko eraikinaren ia kontra joango da pasarela eta aldapa oinezkoentzat bakarrik geldituko da, ezingo dute autoek Portale kaletik beherantz jatsi. Azken urbanizazio lanak eginda, abuztua izango da 300.000 euroko kostua duen lan hau bukatzerako.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide