Albisteak

Zumarragako Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta txapeldun VII. Trikitilari Gazteen Txapelketan

Eguraldi goxoarekin eta plaza betearekin ospatu zenĀ  atzo igandez Trikitilari Gazteen txapelketa. Zazpi bikotek hartu zuten parte, hauetatik bi zestoarrak. Leire Uranga eta Nerea Lopetegik jaso bazuten ere zestoarren saria, nabarmentzekoa izan zen 8 eta 12 urteko Maria eta Ihintza Illarramendi trikitilariek plazan jarri zuten giroa.

Puntuazioari begira, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta zumarragarrek jantzi zuten txapela, 115,5 puntu lortuta. Oso gertuan, bigarren postuan geratu ziren, Aitor Uzkudun errezildarra eta Naiara Urresti getariarra 115,25 punturekin eta hirugarren postuan, Eider eta Lierni Tolosa hernaniar ahizpak, 111,25 punturekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide