08- ‘Ilegalak dira’
— 2023-08-21Inor ez da ‘legez kanpokoa’. Pertsona bat egoera irregularrean dagoela esan dezakegu, baina inola ere ez legez kanpokoa dela, bakarrik ekintzak edo egoerak direlako legez kanpokoak, inoiz ez pertsonak.
‘Ilegalak dira’ bi egoera kalifikatzeko erabiltzen da:
- Erresidentzia-baimenik ez izatea. Hori irregulartasun administratiboa da, ez delitua. ‘Paperik gabekoak’ ere deitzen diegu egoera horretan daudenei: Estatuan dauden eta migrazio-legeen ikuspuntutik estatus legalik ez duten beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonak dira. Irregulartasun administratiboa behin-behinekoa izan daiteke baina, kasu askotan, urtetan luzatzen da. Pertsona hori kanporatzea ere gerta daiteke.
- Lan kontraturik gabe lan egitea, ‘beltzean’. Askotan ahaztu egiten zaigu Immigrazioa ezkutuko ekonomiarekin batera existitzen dela; ez da immigrazio irregularra ezkutuko ekonomia eragiten duena, juxtu kontrakoa. Bestela esanda, irregularren sektore bat egotea funtzionala da egungo sistema ekonomikorako, sistema horren beraren funtsezko zati den ezkutuko sektore bat baitago. Ekonomia horrek elikatzen du etorkinen enplegua irregulartasun-baldintzetan.
Legezkotasunaren kulturak legezkontrakotasun guztien kontra egin beharko luke, baita enplegatzaileenak (kontraturik eza, gizarte segurantzari ordaintzen ez dioten prestaziorik eza, laneko esplotazioa eta abusua, laneko diskriminazioa) edo funtzionarioenak (bereizkeria, arbitrariotasuna eta zabarkeria izapidetzean) kontra ere. Zergatik baimentzen dira, legezkotasunaren politika nahi bada, enplegu-emaileen abusuak?
Irregularitateekin benetan bukatu nahi bada, tresna juridiko egokiak sortu eta mekanismo ekonomikoak aldatuko dituen estrategia garatu behar da.
Azkenik, gauza bat da erregularrak eta irregularrak bereiztea, eta beste bat azken horiei oinarrizko eskubideen erabilera ukatzea, 8/2000 Lege Organikoan egiten den bezala.
[Iturria: Migrazioei buruzko iritzi-iruzkinak. Carlos Giménez Romero. Zera esaten ari dira bilduma. ZAS!]
Sentitu, pentsatu, hitzak aukeratu eta, ondoren, hitz egin.
Paperezko harresien eta
etengabeko guda baten menpe bizi direnei:
herri hau denona da,
zuek gu gara.
(25. artikulua. Ilun eta abar. Idoia Azurmendi. 2021)
Egin zaitez bazkide