09- ‘Hizkuntza eta kultura asko egoteak eskolako hezkuntza kalitatea kaltetzen du. Hezkuntza maila jaistea eragiten du.’

Egoera konplexuenean, emaitzarik onenak

Maiatzan, Kataluniako eskoletan, oinarrizko gaitasunen probak egin dituzte, ikasle katalanen maila orokorra neurtzeko balio duten azterketak. Helburua ez da eskolen ‘ranking-a’ egitea, baina zentroei balio izaten diete indarguneak eta ahulguneak identifikatzeko.
Batzuetan zentroren bat nabarmendu egiten da.
Azken neurketa horietan, Bartzelonako Raval auzoko Vedruna-Àngels eskola, konplexutasun handiko eskola horrek, bere kategoriaz gain, Kataluniako eskola guztien artean ere emaitzak onenak atera ditu.

‘Konplexutasun handiko eskola:

  • 26 hizkuntza daude zentroan
  • gehienentzat katalana da laugarren hizkuntza, etxekoa, gaztelania eta ingelesaren atzetik
  • ikasleen %95ek jangelako beka du
  • Bartzelona hiri erraldoian
  • Raval auzo ‘ospetsuan’

Eta, halere, emaitzarik onenak.

Testu honekin doan elkarrizketan, eskolako zuzendari pedagogikoak eta psikopedagogoak beren ustez arrakastaren gakoak zeintzuk diren aipatzen dituzte. Deigarrienak, agian:

  • “Haur hezkuntzan egunero ordu eta erdi eskaintzen diote hizkuntza lantzeari, entzun eta hitz egiteari”. Eta ahozkoan nahikoa maila eduki arte ez dira idazmena eta irakurketarekin hasten. Aitortzen dute beranduago hasten direla irakurtzen eta idazten baina egiten dutenean arazorik gabe izaten da.
  • “Ko-irakaskuntza”. Ahal duten guztietan 2 irakasle aritzen dira geletan.
  • Ez dituzte etxeko lanak bidaltzen, edo ahalik eta gutxien: “Eskolan lan egin behar dutela pentsatzen dugu, eskolan direlako berdinak. Etxeetan, ordea oso errealitate ezberdinak daude eta ezberdintasun horiek konpentsatzea eskolako lana dela uste dugu”.

Beste elkarrizketa batean, eskolako zuendaria dio “Bi urte oso eman genituen curriculuma aztertzen, gaitasun bakoitzak zer esan nahi zuen ikusteko eta nola landuko genituzkeen berriz pentsatzeko”.

Interesa izan dezakeenak Eskolako webgunean aurkituko ditu, besteak beste:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide