133. Pikatxoi eta palaz

Duela hiru bat urte, Arroan behartutako lanetan ibili ziren presoei omenaldi xume bat egin zitzaien (2015-10-11) eta handik gutxira gai horren inguruan artikulu labur bat idatzi nuen nik neuk Danbolinen (2015eko azaroa). Memoria Historikoa berreskuratzea eta orduko errepresio hura aitortzea behar beharrezkoa dela pentsatzen dugunak zorionekoak gara orain dela gutxi Aiala Oronoz Mitxelenak A pico y pala. Trabajos forzosos en Gipuzkoa liburua argitaratu duelako.

Aiala Oronozen ikerketak Irungo zigor destakamentua du gai nagusia baina testuinguru orokorra oso ondo finkatzen du, eta, Arroari dagokionez, lehen geneukan baino informazio sakonagoa eta zehatzagoa ematen digu. Ikerketa egiteko erabili dituen iturri dokumentalak eta metodologia azaldu ondoren, Irun aldeko Olaberria errekaren kanalizazioan presoek egindako lana aztertzen du. Ondoren, Lanaren bidez Zigorrak Arintzeko Sistemari (Sistema de Redención de Penas por el Trabajo) eskaintzen dio bigarren kapitulua, eta hurrengoa, berriz, Gipuzkoako Zigor Destakamenduei. Kapitulu horixe da interesgarriena Arroako egoera ezagutzeko. Bertan, Ferrocarriles y Construcciones ABC enpresari buruzko xehetasun ugari eskaintzen ditu eta frankisten egitura ekonomikoarekin zeuzkan lotura estuak azaleratzen ditu (gogoratu, 1938an, enpresa horrek bereganatu zuen Arroako portan fabrika, gero Rezolak hartuko zuena, eta han egin zutela lan presoek). Laugarren kapitulua Donostiako Presondegi Probintzialari eskaintzen dio. Jatorrizko presondegietatik Donostiakora eramaten zituzten askotan presoak, eta gero handik banatzen zituzten Gipuzkoako zigor destakamentuetara (gure kasuan, Arroakora). Beste zenbaitetan, ordea, kanpoko presondegietatik zuzenean bidaltzen zituzten destakamentuetara. Hurrengo kapituluak Irungo destakamentura mugatzen dira nagusiki baina ez dira horregatik irakurri gabe utzi behar, gurerako ere balio dezaketen informazio mamitsuak ematen ditu-eta (lege baldintzak, bizimodua…).

Ikerketa oso dokumentatua dago. Informazio iturriak (artxiboak eta bibliografia) eta Irunen lan egindako presoen mini-biografiez gain, ia 1.000 laguneko izen zerrenda dauka liburuak, benetako harribitxia. Hor ageri dira, besteak beste, 1942ko abuztuaren 13an, Bilboko presondegitik, Larrinagatik, Itziarrera eramandako 50 presoren izenak eta 1943ko urtarrilaren 17an, Arroara ekarritako 21enak.

Guk gure artikuluan, zenbait argitalpenetan oinarritura, esaten genuen 125 langile inguru ibili zirela behartutako lanean Itziarren 1943an eta 115 Arroan. Ondorioz, zerrenda horietatik aparte ere ibiliko zen jende gehiago. Donostiako Presondegi Probintzialera eramandako beste makina bat preso ere ageri dira zerrendatan (esan bezala, denera mila lagun inguru azaltzen dira) eta horietan ere oso litekeena da Arroan edo Itziarren ibilitako presoak aurkitzea. Zerrenda hori orain arte nik ikusi dudan zehatzena eta ugariena da, eta merezi du lehendik dauzkagun datuekin eta 1946ko udal erroldakoekin alderatzea.

Danbolinerako Esklaboak porlanaren lainopean artikulua idazteko lekuko bila ibili nintzenean, asko hunkitu ninduen Amapola Hernandoren testigantzak eta zenbat sufritu zuten ikusteak. Orain, liburu honetan ikusten dut zerrendan hor dagoela, betirako jasota, Fabio Hernando Viñe elektrikaria –eta bere senideren bat ere bai, oker ez banago– eta horiekin batera beste mordoxka bat. Hemen txertatzen ditut. Ez dira ageri denak, baina ageri direnak badira.

Beti gustatu izan zait Juan Gelman poetak esandako esaldi bat, eta honekin bukatzen dut: “Desaparecen los dictadores de la escena y aparecen inmediatamente los organizadores del olvido” [Desagertzen dira diktadoreak eta segituan agertzen dira ahanzturaren antolatzaileak].

Trasladados el 13/08/1942 desde la prisión provincial de Bilbao al Destacamento Penal de Itziar:

Abadía Saban, Mariano

Altuna Sagasta, Cosme

Arechaga AIberdi, Cecilio

Basteguieta Sánchez, Julián

Bengoechea Inchausti, Daniel

Benitez Álvarez, Jerónirno

Bermejo Pantaleón, Lucio

Calleja Isasi, Juan

Camacho Espinal, Fabriciano

Campos García, Laudelino

Campos Rodriguez, Andrés

Cortes Valenzuela, Bonifacio

Delgado Montero, Gonzalo

Duque Álvarez, Vicente

Expósito Iglesias, Santiago

Femández Santos, Benjamín

Frutos Benítez, Fernando

Gañan Galbetón, Andrés

García Molina, Manuel

Garloqui Berraondo, José

Godino Femánclez, Antonio

Gómez Elgorriaga, Jesús

González Bermirdez, Vicente

González Robles, Fructuoso

Gorospe Caraciola, José

Hernando Viñe, Fabio

Isusi Abasolo, Niceto

Larasquitu Torres, Carmelo

Larrea Bilbao, Felipe

Lozano Yagiie, Francisco

Marques Colorado, Antonio

Marques Fernández, Avelino

Mendoza Goicoechea, Ángel

Montero Gahete, Santiago

Montoya Bernal, Victor

Morales González, Ignacio

Núñez García, Cipriano

Pardo Ungo, Luis

Patilla Moreno, Julián

Pérez Sardina, Andrés

Ruiz Sepúlveda, Miguel

San José Fernández, León

Sánchez Sánchez, Pedro

Santa Maria Garcia, Máximo

Santos Navarro, Fernando

Torres Diego, Ceferino

Torres Sales, José

Uribesalgo Balanzategui, Daniel

Valles Camero, Eugenio

Viñe Mur, Lorenzo

Trasladados el 17/01/1943 al Destacamento Penal de Arrona

Aguado Lucas, Gregorio

Álvarez González, Ángel

Aquileu Rapún, Jesús

Arias García, José

Bermúdez Piñero, Juan

Bernal Bilbao, José Miguel

Cerezo Prado, Tomas

Encuentra Meliz, Marcelino

Fernández Morales, Francisco

Fortuna Hidalgo, Miguel

Frejas Márquez, Ángel

Fuentes López, Ángel

García Ruiz de La Hermosa, Ángel

Jiménez Murillo, Manuel

Menéndez Vázquez, Jesús

Molano Utrero, Pedro

Pérez Funes, Román

Pérez Simón, Narciso

Posadas Femández, Eduardo

Revenga Vargas, Jesús

Sacristán Alique, Agustín




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide